XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Irungo
Hauek bezalako adibideak, ugarituz joan dira euskal rock taldeetan.
Bereziki emankorra, rock musika eta bertsolaritzaren arteko harremana gertatu da.
Kontzertuetan bertsolariak agertzea, sarritan taldeekin batera arituz gainera, gero eta sarriagotan ikus daitekeen nahasketa da.
Nahasketa hau erraztu duten faktoreen artean, besteak beste, bertsolariak zein rock taldeak entzulegoarekiko bilatzen duten komunikazioa parekoa izatea, edota bertsolaritzak belaunaldi gazteen artean jaso duen harrera ona aipa genitzake.
Honi, noski, bertsoak musika instrumentalean txertatzeko eskaintzen dituen aukerak gehitu behar dizkiogu
Bertsolaritzarekin batera, euskal musika tradizionalaren beste forma batzuek rock musikarekin bat egin izanaren adibidea trikitian aurki dezakegu, trikitilari berri batzuek hartu dituzten esperimentazio eta jotze modu berrietan isladaturik.
Ildo beretik, zerrenda luzeagoa osa genezake, bestelako instrumentuak (txalaparta, alboka, e.a.) pop-rock talde zenbaitek nola erabili dituzten azpimarratuz.
Hizkuntza eta musika motaz gain, euskaltasuna rock taldeen ekitaldien testuinguruan ere agertzen zaigu.
Ekimen pribatutik sortutako ekitaldiak alde batera utzirik, euskal rock taldeek hedapen handia izan dute herri ekimenetik bultzaturiko ekitaldietan:
gaztetxeekin, herriko jaiekin, edota erreibindikazio ezberdinen aldeko mugimenduekin (amnistia, internazionalismoa